Urduña Herri Eskola Urduñan (Bizkaia) dagoen haur eta lehen hezkuntzako ikastetxea bakarra da. Haurraren mugimendu autonomoa eta esperimentazioa du oinarri eskolak eta eremuka lan egiten du, ebaluazio hezitzailea bermatuz eta hezkuntza-komunitatearen begirada aldaketa bateratua eraikitzeko.
Eskola espazio berri naturalizatu batean kokatzen da, ekosisteman murgilduta dago eta umearen garapen prozesuan bidelagun da.
Euskara
- Euskara eskolako ardatz nagusia da.
- Euskararekiko jarrera hobetzea eguneroko erronka da.
- Familien partaidetza ezinbestekoa da, orain arte egin den moduan, aurrera egiteko.
Espazioen birnaturalizazioa
- Naturarekin kontaktua berreskuratzeko.
- Ibilbide pedagogikoak.
- Jolas tokia, ikastokia.
Denboren naturalizazioa
- Ikasleen garapenarekiko errespetuzko begirada: mugimendu autonomoa.
- Hezkuntza proiektua berritu: ordutegiak malgutu, proiektuak lehenetsi, ikuspuntu ekosoziala...
- Agenda 30.
Plan digitala
- 2023ko ekainerako planaren diseinua izango dugu.
- Planaren oinarria: hezkuntza proiektu berrian integratua: teknologiaren erabilera arduratsua.
JANGELAKO DEKALOGOA
- Hezigarria Eskolako hezkuntza-proiektuarekin eta beste esku-hartzeekin lotura duena: Elkarbizitza, Hezkidetza, Birnaturalizazioa, Euskararen normalkuntza, Agenda 2030 eta jangela gune eta denbora hezigarritzat hartzen dituena
- Osasungarria eta saporetsua Osasunaren ikuspegi integrala ere kontuan hartzen duena, osasun fisikoa ezezik, baita emozioanala ere kontuan hartzen duena, eta hortaz, harreman osasuntsuei ere arreta jartzen diena.
- Agroekologikoa: Erabilitako jakiak teknika agroekologiko eta sostenigarriekin ekoizten direla bermatzen dituena, eta EAEko ekoizpen agroekologikoaren hedapenaren alde egiten duena.
- Gertukoa: Herriko eta garaiko produktuak lehenesten dituena, bertako ekoizleekin konfidantzazko loturak sustatuz.
- Partehartzailea: Bere garapenen eta antolaketan eskola-eragileekin eta herriko beste eragileekin ere lotura eta elkarlana bultzatu eta indartzen dituena.
- Justua: Inplikatuta dauden eragile guztien arteko erantzukidetasuna bultzatu eta zaintzen duena, elkarren ezagutza, errespetua, elkartasuna eta ekitatetik.
- Koordinatua: Eragile desberdinen arteko parte hartzea eta koordinazioa sustatuz, bai Eskola-komunitatekoak, zein herrikoak edo bestelakoak ere.
- Irekia Proiektuaren berri emateko eta eragileen arteko elkar lanerako beharrezko komunikazioari arreta jarriko zaio.
- Hausnarketa eta eragitea: Proiektu irekia eta moldagarria sustatzeko helburuarekin, aldizkako balorazioa eta erronka berriei aurre egiteko hausnarketa bultzatuko da. Era berean, ikuspegi komuna duten beste ekimen eta proiektuekin lotura eta eragitea landuko dira.
- On egin!
Urduñan haurreskola dago eta Zaraobe Institutua da Urduña Herri Eskolako ikasleak hartzen dituen ikastetxea da. Amurrion kokatuta dagoen ikastetxea da, eta DBH, batxilergoa, prestakuntza-zikloak eta etengabeko prestakuntza eskaintzen ditu.
Sarean lan egiten duen eskola publikoa da Urduña Herri Eskola. Orduñako Eskolako ibilbide naturala diren haurreskola eta Zaraobe institutuaz gain, bailarako beste hainbat ikastetxe publikoekin batera sarean aritzen da, Aiaraldea hezkuntza sarearen baitan. Sare honen helburua da kalitatezko hezkuntza publikoa eskaintzea bailaran.