Errotu da Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaiaren leloa. Hauek dira 32. jai honekin Urduñatik indartu nahi ditugun ideiak, kontzeptuak eta aldarrikapenak:
• (HERRIA) Urduñako hiritarrek orain 30 urte herri-eskola sortzea lortu zuten, publikoa izango zen eskola batek soilik bermatu zezakeelako belaunaldi berrien euskalduntzea.
Eskola komunitate osoaren konplizitatea eta auto antolakuntzari esker hezkuntza proiektua etengabe hobetzen duena, umeak erdigunean izanik. Familiak, irakaslegoa, inguru hurbila, hiria.
• (LURRA) Elikadura erdigunean ipintzen duen eskola. Hainbat urteetako lanaren ondorioz, 2018-2019 ikasturtean martxan jarri zen Orduñako eskola-jantokiaren proiektu pilotua. Ordutik, erreferente izan dira elikadura burujabetzaren arloan Estatu mailan. Honekin batera, patioa eraberritu dute, herriko umeei espazio lagunkoi eta hezitzaile bat eskainiaz.
Bide honetatik jarraitzeko, eskolan sukaldea propioa izatea eskatzen dute, oraingoa eskola ondoan dagoen zaharren etxean dagoelako.
• (ESKOLA) Sistema publikoaren aldeko instituzioen apustu irmoaren beharra: baliabide berrituak eta inbertsioak beharrei erantzungo dieten baliabide eta zerbitzuak eskaintzea: azpiegitura egokiak, haurreskolerako ordutegi zabal eta malguak,...
Irudiari dagokionez, Xabat Agirre da aurtengo irudiaren egilea, eskola publikoko ikasle ohia. Logoak herria, lurra, eskola eta jantokia kontzeptuak izan ditu abiapuntu.
Horretarako, kontzeptu desberdin horietatik konposizio bat sortu du Agirrek, beti errotutako zuhaitza ardatz hartuta, bizia emateko elkartzen diren sustrai ezberdinak bezala.
Esferak bere edukiarekin erroak irudikatzen ditu; lurra, herria, eskola eta elikadura. Esfera eta bere edukia milioika forma posibleetara egokitzen dira, forma organiko eta aldagarriak.