URDUÑA HERRI ESKOLA

Urduña Herri Eskola Urduñan (Bizkaia) dagoen haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publiko bakarra da. 1995eko azaroaren 11ean inauguratu zen, euskarazko hezkuntza publikoaren aldeko borroka luze baten ondoren. Hala, 30. urteurrena betetzear dago. Haurraren mugimendu autonomoa eta esperimentazioa du oinarri eskolak eta eremuka lan egiten du, ebaluazio hezitzailea bermatuz eta hezkuntza-komunitatearen begirada aldaketa bateratua eraikitzeko.

Eskola espazio berri naturalizatu batean kokatzen da, ekosisteman murgilduta dago eta umearen garapen prozesuan bidelagun da.

Euskara eskolako ardatz nagusia da eta Euskararekiko jarrera hobetzea eguneroko erronka da. Familien partaidetza ezinbestekoa da aurrera egiteko.

Espazioen birnaturalizazioaren bidez naturarekin kontaktua berreskuratu nahi dute. Ibilbide pedagogikoak egiten dituzte eta jolastokia ikastoki bihurtu dute.

Denboren naturalizazioa da eskolaren beste ardatz bat. Ikasleen garapenarekiko errespetuzko begirada dute (mugimendu autonomoa), Hezkuntza proiektua berritu dute (ordutegiak malgutu, proiektuak lehenetsi, ikuspuntu ekosoziala...) eta Agenda 2030n murgilduta daude.

Plan digitala ere osatu dute, teknologiaren erabilera arduratsuan oinarrituta.

Urduña Herri Eskola aitzindaria da eskola-jangelen eraldaketan. Proiektu pilotu izendatu zuten eta gaur egun udal sukaldean prestatutako bertako elikagai ekologikoak jaten dituzte eskolako ikasleek. Eskola-jangelaren dekalogoa ere osatu dute:

  • Hezigarria, eskolako hezkuntza-proiektuarekin eta beste esku-hartzeekin lotura duena,
  • Osasungarria eta zaporetsua, osasunaren ikuspegi integrala ere kontuan hartzen duena, osasun fisikoa ezezik, baita emozionala ere, eta hortaz, harreman osasuntsuei ere arreta jartzen diena.
  • Agroekologikoa. Erabilitako jakiak teknika agroekologiko eta sostenigarriekin ekoizten direla bermatzen dituena, eta ekoizpen agroekologikoaren hedapenaren alde egiten duena.
  • Gertukoa. Herriko eta garaiko produktuak lehenesten dituena, bertako ekoizleekin konfidantzazko loturak sustatuz.
  • Partehartzailea: Bere garapenen eta antolaketan eskola-eragileekin eta herriko beste eragileekin ere lotura eta elkarlana bultzatu eta indartzen dituena.
  • Justua. Inplikatuta dauden eragile guztien arteko erantzukidetasuna bultzatu eta zaintzen duena, elkarren ezagutza, errespetua, elkartasuna eta ekitatetik.
  • Koordinatua. Eragile desberdinen arteko parte hartzea eta koordinazioa sustatuz, bai eskola-komunitatekoak, zein herrikoak edo bestelakoak ere.
  • Irekia. Proiektuaren berri emateko eta eragileen arteko elkar lanerako beharrezko komunikazioari arreta jarriko zaio.
  • Hausnarketa eta eragitea. Proiektu irekia eta moldagarria sustatzeko helburuarekin, aldizkako balorazioa eta erronka berriei aurre egiteko hausnarketa bultzatzen dituena. Era berean, ikuspegi komuna duten beste ekimen eta proiektuekin lotura eta eragitea landuko dira.

Urduñan haurreskola dago eta Zaraobe Institutua da Urduña Herri Eskolako ikasleak hartzen dituen ikastetxea da. Amurrion kokatuta dagoen ikastetxea da, eta DBH, batxilergoa, prestakuntza-zikloak eta etengabeko prestakuntza eskaintzen ditu.

AIARALDEA

Sarean lan egiten duen eskola publikoa da Urduña Herri Eskola. Orduñako Eskolako ibilbide naturala diren haurreskola eta Zaraobe institutuaz gain, bailarako beste hainbat ikastetxe publikoekin batera sarean aritzen da, Aiaraldea hezkuntza sarearen baitan. Sare honen helburua da kalitatezko hezkuntza publikoa eskaintzea bailaran.

Hauek dira Aiaraldeko beste ikastetxe publikoak:

Amurrio: Mendiko Eskola / Zaraobe BHI / Zabaleko Eskola

Aiara/Ayala: Etxaurren Ikastola

Artzeniega: Arteko Gure Ama

Okondo: Okondo Eskola

Areta: Areta Herri Eskola

Laudio: Latiorro Ikastetxea / Lamuza HLHI / IES Laudioalde Lanbide Eskola BHI / IES Laudio BHI

Orozko: Orozko Harana HLHI

Arrankudiaga: Arrankudiaga HLHI