Urduñako udal jantokia, tokiko ekoizpena eta kontsumoa batzen dituen apustu publikoa

list In: Euskal Eskola Publikoaren Jaia

2018-2019 ikasturtean, Urduñako eskolako jantokiaren esperientzia jarri zen abian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartutako lau proiektu pilotuetako bat.

Proiektu hau bereizten duen ezaugarria da, ikastetxeak sukalderik ez duenez, eskolako jantokia zahar-etxean dagoen udal sukaldeaz hornitzen dela, eskolatik metro gutxira baitago.

Udal sukalde honek jaten ematen die udal zahar-etxeko erabiltzaileei eta eskola publikoko komunitateari.

Tokiko elikagai-estrategia agroekologikoa

Udal sukaldea eskola hornitu ahal izateko, sukalde nagusi bihurtu behar izan zen (biltegia eta bidalketa eremua handitu ziren). Udal sukalde hau 2015ean jarri zen martxan, 2003. urtean hasi zen udal elikadura-estrategiaren lan luze baten ondorioz, elikadura-subiranotasunean eta agroekologian oinarritutako tokiko elikadura-sistema bat garatzeko helburuarekin.

Gaur egun, udal sukaldea tokiko ekoizleak kontsumitzaileekin lotzen dituen baliabidea da, eta lehengai freskoak, lokalak eta ekologikoak eskaintzen dizkie eskolako ikasleei.

Elikagaien xahuketaren kontrola

Kalitatezko eta bidezko produktuekin menu bat egiteaz gain, familiekin sentsibilizazio-lanak egin dituzte, baita langileei zuzendutako prestakuntza bat ere, Menjadors Ecològicsen eskutik.

2020an, elikagaiak alferrik galtzea kontrolatzeko proiektu bat egin zuten. Horretarako, plater bakoitzaren baztertutako elikagai kantitateari buruzko datuak jaso zituzten (zerbitzatu gabea/jan gabea). Azterketa adinaren arabera ere egin zen.

Egiteke dagoen lege-esparrua

Proiektuaren helburua, une honetan, euskarri juridikoa emango dion lege-esparru bat lortzea da, beste udalerri eta ikastetxe batzuek antzeko esperientziak egin ditzaten.

Sunday Monday Tuesday Wednesday Thursday Friday Saturday January February March April May June July August September October November December