Piztu EmakumeON energia Oiongo Ramiro de Maeztu eskolan
Euskal Eskola Publikoaren Jaia egun bateko ekintza baino askoz gehiago da. Dakizuenez, urtean zehar hainbat ekintza burutzen ditugu eta maitzaren 20an "Piztu EmakumeON energia" antzezlana Oiongo Ramiro de Maeztu eskola publikoan, Eidabe Ekimen Kulturalakren eskutik eta EDP Fundazioak lagunduta.
Baina… zer da Piztu EmakumeON energia?
Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?
Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi antzezleek dena buruz gora jarriko dute eta emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu. Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu ere. Eta bidaia honen ondoren, guztion barnean ideia berriak piztuz, makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara beharbada...
Gidoia eta Zuzendaritza: Imanol Ituiño
Antzezleak: Tania Fornieles eta Nahikari Rodriguez
Ilustrazioa: Marta Dominguez
Diseinu aholkularia: BLK Komunikazioa
Abestiak:
• Ez da berriz gertatuko
Musika: Mikel Inun
Hitzak: Eli Carrascosa
• Piztu
Musika: Mikel Inun
Hitzak: Bihotz Gorospe
Argazkiak: ilara
Jantziak: La Rueca, Eidabe
Eszenografia: Maria Casanueva
Ekoizpena: Eidabe