Parte hartu Gookapiren Kili-Kili marrazki lehiaketan!
Ekainaren 5ean Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaia ospatuko dugu Bastidan eta Gookapik ere parte hartuko du, haurrentzako marrazki bizidunen kanal interaktiboa. Hala ere, Jaiko egitarauan parte hartzeaz gain, Kili-Kili marrazki lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi ditu eskola publikoetako 3 urtetik 12 urte bitarteko ikasleak.
Zertan datza lehiaketa?
Gookapik “Iratxoen kontu sekretuak” deituko den ipuin bilduma bat argitaratzeko asmoa du. Kili-Kili marrazki lehiaketak bilduma horretan argitaratuko den kontu baten marrazkiak umeek beraiek egitea bilatzen du. Ondoren, irudi horiei gero errealitate areagotua gainjarriko diete.
Horretarako, eskoletara material batzuk bideratuko dira PDF formatuan, besteak beste Kili-Kili ipuina. Ipuin honek umeentzako beste edozein konturen antza izango du; ezberdintasun nabari batekin, marrazkiak izango ditu faltan. Testuarekin batera, ipuinean zehar 4 karratu zuri egongo dira. Karratu horietan umeek ipuineko pasarteak irudikatu ahalko dituzte.
Lehiaketan 4 kategoria bereiziko dira, bakoitzak karratu konkretu batean parte hartu ahalko du. Nahi adina marrazki bidali daitezke, baina kategoria bakoitzeko irabazle bat egongo da soilik. Lehiaketaren epaileek hautatuko dute kategoria bakoitzeko marrazki irabazlea.
Kategoria bakoitzeko irabazle bat egongo da eta hiru sari jasoko ditu irabazle bakoitzak: marrazkiaren argitalpena liburuan, errealitate areagotudun liburuaren bi ale fisiko eta Iratxoen kamiseta musikatu bat.
Parte hartzeko azken eguna ekainaren 12a izango da.
Irakurri hemen lehiaketaren nondik norakoak eta lehiaketaren inguruko zalantzaren bat izatekotan idatzi komunikazioagookapi@gmail.com helbidera.
Deskargatu PDF formatuan Kili-Kili egitasmoaren informazioa.
Deskargatu PDG formatuan Kili-Kili ipuina.
Hazitik gora!