Oarsoaldeko ikastetxe publikoen topaketa Oiartzunen
2019ko ekainaren 2an, Errenteriak Euskal Eskola Publikoaren Jaia hartuko dugu, ‘Makina bat taupada’ lelopean. Hori dela eta, ikasturtean zehar jaiaren aldeko hainbat ekitaldi eta festa antolatuko ditugu eskualdeko herrietan, honako hauek helburutzat hartuta: Oarsoaldeko ikastetxe publikoak elkartzea, gure eskualdean eskola publikoa indartzea eta behar duen babesa eskatzea. Ekitaldi horietan lehenengoa Oiartzunen egingo dugu, urriaren 21ean, igandea. Goizeko 9:30ean elkartuko gara Errenteriako Zumardian, eta Oiartzungo Elizalde Herri Eskolara abiatuko gara, bizikletaz, bertan jardueraz betetako egun-pasa egiteko. Egun horretako egitaraua ezagutu nahi baduzu, sartu Koldokide Guraso Elkartearen blogean:
Animatu parte hartzera!