‘MAKINA BAT TAUPADA’ eskola publikoari babesa emanez aurrematrikulazio kanpainan
Ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren Jaia Errenterian egingo dela aprobetxatuz, aurtengo aurrematrikulazio kanpainan babes berezia eman nahi diegu herriko zein eskualdeko ikastetxeei. Jaiaren helburuetako bi Oarsoaldeko ikastetxe publikoak elkartzea eta gure eskualdean eskola publikoa indartzea dira, eta horien haritik, familiak seme-alabak sare publikoan matrikulatzera animatzeko asmoz, Txapela buruan eta dantza munduan ikuskizuna antolatu dugu ostiral honetarako, otsailak 1erako. Ikuskizuna 17:15ean hasiko da, eta, eguraldia lagun izanez gero, Gamon Zumardian egingo da; bestela, Koldo Mitxelena ikastetxeko Biteri eraikineko patio estalian. Mundu guztia animatu nahi dugu dantza egin eta ondo pasatzera.
#MakinaBatTaupada, #EuskalEskolaPublikoa, ·#Errenteria, #eidabe