“Jagon”: Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa
Gaur aurkeztu dugu EITBren egoitzan ekainaren 4ean Mungian ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaiaren bideoklipa. Iker Villa, Danae Riaño, Oihan Moreno, Lander Campos eta Xabier Bengoak osatzen duten STR talde bizkaitarrak egin du.
“Jagon Eskola Publikoa” lelotik zaintzaren, babesaren eta laguntasunaren kontzeptuaren ildotik idatzi dituzte hitzak.
Denona den eta denontzat den hezkuntza publikoaren zaintza eta sustapena bermatzeko oihua da “JAGON”. Eskolan eta eskolatik haratago sortzen diren erlazioak elikatzeari eta bermatzeari abestu nahi izan diote. Euskara hizkuntza bezala kultur eragilerik nabarmenena izan da beti Euskal Herrian eta nortasun horren zaintza azpimarratu nahi izan dute ere.
Deskargatu hemen hitzak: JAGON, STR