Ezagutu Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren egitaraua!
Ekainaren 5ean Bastidan ospatuko dugu Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaia. Egitaraua sei gunetan antolatuta egongo da eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera paregabea izango da.
Motorrak berotzen!
Ekainaren 4an, larunbata, hainbat ekintza burutuko dira Bastidan. Udaletxeko plazan umeentzako tailerrak egongo dira 17:00etatik aurrera, Bastidako eta Oiongo IGEak antolatuta. Gainera, bisita gidatuak egingo dira Bastida Herria (16:00-17:30) eta ingurunea ezagutzeko (17:30-19:00). Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik hemen izena ematea. 20:00etan Garilak 26 taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da.
Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren egitaraua gunez gune
Jaia sei gunetan banatuko da, horietako bost finkoak izango dira eta seigarrena ibiltaria, kaleko ekintzekin. Gune finkoak hauek izango dira: eskola eta irakasleen plaza, udaletxeko plaza, mugazabal, Toloño eta dolare gunea.
- gunea: eskola eta irakasleen plaza
Bastidako eskola eta irakasleen plaza izango da Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren lehenengo gunea. Bertan izango da irekiera ekitaldi ofiziala eta ondoren ‘Elikagaien taupadak’ (Kaiku) eta ‘Antzarrekin dantzan’ (Antxo eta Pantxa) antzerkiak izango ditugu.
- gunea: plaza
Udaletxeko plaza izango da jaiaren bigarren gunea. 12:00etan ‘Ez da kasualitatea’ bertso musikatuak izango ditugu, 16:00 Alarma Morea taldearen kontzertua eta 18:00etan Korrontzi taldea igoko da oholtzara.
Gune honetan informazio puntu bat egongo da, Hazitik Gora! materiala eta bazkarirako ticketak eskuragarri egongo dira eta puntu morea ere egongo da.
- gunea: Mugazabal
Mugazabal gunean 12:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimotots igoko dira oholtzara “Kuikui” ikuskizunarekin, euskararen gaiaren inguruan izango da aurtengo ikuskizuna, Aitorren eta Mariren hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. 13:00etan elkarlanean zeta zapi tailer batean parte hartzeko aukera egongo da eta 15:00etan gorputzak dantzan jarriko ditugu Eidaberen ‘Gora Bihotzak!’ antzerki musikalaren estreinaldi mundialarekin. 17:00etan, ordea, ‘Iratxoen kantu sekretuak eskola publikoan’ ikuskizuna izango dugu, Gookapiren eskutik.
Horretaz gain, hainbat ekintza izango dira egun osoan zehar: rokodromoa eta kutxa dorrea (El Correo), Trukarec arropa birziklatzeko tailerra, PAI jolas kooperatiboak eta errealitate areagotudun txokoa (Gookapi).
- gunea: Toloño
Toloño gunean 11:00etatik aurrera puzgarriak eta Eroski gunea egongo dira, Elikadura Eskolako programarekin. Gainera, 13:30etan Ene Kantak (EITB) ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango da. Egunean zehar ere EITBren Hiru3 gunea egongo da eta argazkiak ateratzeko aukera egongo da.
Horretaz gain, informazio puntu bat egongo da gune honetan, eta bazkarirako tiketak erosi ahalko dira.
- gunea: Dolare
Dolare guneak Jai plaza, Florida kalea eta frontoia hartzen ditu barne. Jai plazan Mustaren perkusio tailerra egongo da egun osoan zehar, tinbalak jotzen ikasteko. 13:30etan ‘Turistreatzen’ (Trapu Zaharra) kale antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, egun osoan zehar standak egongo dira Florida kalean (Naizen, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataforma, Eskola marka, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Hechicera argiraletxea…)
Bola lekuan I love Paella eta HAZIkoak egongo dira eta frontoian egongo da bazkaltzeko lekua. Paella begetala eta valentziarra egongo dira, eusko labeldun bazaki parrillada eta bazkariak dituzten eusko labeldun hanburgesak. Janarirako txartelak 2. eta 4. guneetan erosi ahal izango dira. Hanburgesekin lortzen diren etekinak Mukwano Lagun elkartearentzat izango dira, Ugandako elikadura eta osasun programa batentzat.
Egunean zehar jaia, nonahi!
Ez da egongo Bastidan jai girorik gabe egongo den txokorik! Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaian giroa berotzeko hainbat ekintza ibiltari izango dira kaleetan zehar: zanpantzarrak, trikitilariak, Aburrecalles txaranga, Zozongo…
12:00etan koben paseoan txalaparta tailerra egongo da eta 12:30etatik aurrera trikitilariak ikusiko ditugu kaleetatik. 13:00etan, ordea, Aburrecalles txarangaz gozatzeko aukera izango dugu.
Animatu zaitez eta ekainaren 5ean etorri Bastidara! Hazitik gora!
Deskargatu egitaraua PDF formatuan.
Desjargatu egitaraua gazteleraz.