Ezagutu Eroski Fundazioaren 'Hazteko Energia' hezkuntza-programa
Aurten ere Eroski Fundazioak Euskal Eskola Publikoaren Jaia antolatzen lagunduko digu eta Mungian egongo da ekainaren 4an. Ekarpen ekonomikoa egiteaz gain, tailerrak izango ditugu Jai-egunean, eta eurak antolatutako Hazteko Energia hezkuntza-programa ezagutarazi nahi dizuegu ere.
Programaren helburua haur eta lehen hezkuntzako ikasleen artean elikadura osasungarria eta kontsumo arduratsua sustatzeko hezkuntza-baliabideak parte-hartzaileen eskura jartzea da. Besteak beste, elikagaien jatorria, elikagai eta mantenugai taldeak, tokiko eta sasoiko produktua zer den, nutrizio-etiketatzea, iraunkortasuna eta ohitura osasungarriak lantzen dira.
Hemen daukazue informazio guztia eskuragarri. Behar dituzun hezkuntza-etapa guztietan eman dezakezu izena!
Ez galdu aukera! Eman izena eta ekainaren 4an parte hartu Jaiko Eroski gunean!
Jagon!