Euskal eskola publikoko kideen tertulia ospatuko da larunbatean Errenterian
Larunbat honetan, abenduak 1, Euskal Eskola Publikoko kide izan diren edo diren lagunen tertulia ospatuko da Merkatuzarren. Euskaraldiaren baitan kokatzen da jarduera hau eta bere helburua da guztion artean Errenteriako eskola publikoaren errelato partekatua osatzea.
Jarduera goizeko 11etatik ordubatera egingo da.
Informazio gehiago: https://eepkomunitatea.blogspot.com/