Euskal Eskola Publikoaren Jaira joateko autobusak antolatzeko laguntza
Bastidan ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaira joatera animatzen zaituztegu! Hori dela eta, EHIGEk Bastidara joateko 100 euroko laguntza emango dizue zuek antolatutako edo kontratatutako autobus bakoitzagatik. Zuen familiei bidaltzeko gutun bat prestatu dugu, lagungarria izan daitekeelakoan.
Zuen federazioarekin harremanetan jarri eskaera egiteko.