Euskal Eskola Publikoaren 30. jaiaren egitaraua

list In: Euskal Eskola Publikoaren Jaia

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren egitaraua aurkeztu dugu gaur Mungiako Legarda eskolan. Mungian ospatuko dugu hain zuzen ere ekainaren 4an Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaia. Prentsaurrean parte hartu dute Bakioko Urkitza eskolako 6. mailako bi ikaslek, Mungiako institutuko DBH 4ko bi ikaslek, Egoitz Regilek (Legarda HLHI eta Mungiako institutuko gurasoa) eta Lurdes Imazek (EHIGEko koordinatzaileak).

HIRU GUNE

Jaia hiru gunetan banatuko da: ikastetxe publikoak (4 azpigune) Matxin plaza eta Torrebillela parkea. Gune horietan banatuko ditugu jarduera guztiak:

  • Umeentzako jarduerak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Goazen!, puzgarriak, (Ikastetxe publikoak), antzerkia, jolas kooperatiboak, puzgarriak (Torrebillela parkea), Gora bihotzak! antzerki musikala, perkusio tailerra, euskal mitologiari buruzko jolasak (Matxin plaza).
  • Nerabeentzako jarduerak: graffiti tailerra, txalaparta tailerra, fun riders (ikastetxe publikoak).
  • Kontzertuak: Kilimak, STR eta Oxabi (ikastetxe publikoak).
  • Kirol-jarduerak: kirol egokitua, Athletic gunea (Ikastetxe publikoak).
  • Adin guztientzako jarduerak: Mungiako memoria historikoa ezagutzeko ibilbidea, bertsoak, euskal dantzak, folk musika (plaza).

Giroa berotzeko hainbat ekintza ibiltari izango dira kaleetan zehar: Ondalan erraldoiak, batukada feminista, Eskola Publikoa kantari, artisauen erakusketak.

Aurreko egunean ere izango da zer ikusirik. Ekainaren 3an “Gure platera gure aukera gunea” izango dugu eta bi kontzertu arratsaldean: TOC eta Trikizio.

Hemen duzu egitaraua.

Sunday Monday Tuesday Wednesday Thursday Friday Saturday January February March April May June July August September October November December