Eskolaz kanpoko eremuak ikasle guztien euskalduntzean duen garrantzia jorratuko dugu Ordizian

list In: Euskal Eskola Publikoaren Jaia

Ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia egingo dugu Ordizian Publikoa aI do! lemapean. Aurtengo jaiak Euskal Eskola Publikoak orokorrean eta Ordizian modu berezian dituen balio eta ardatz hauek azpimarratu nahi ditu: publikotasuna, euskara eta aniztasuna eta inklusioa.

Ardatz hauetan oinarrituta, hiru hitzaldi/mahai-inguru egingo ditugu ikasturtean zehar. Euskara izango du hizpide martxoaren 14an 18:00etan egingo dugun mahai-inguruak Ordiziako Barrena Kultur Etxean, Mundu bat euskaraz: Familian, eskolan eta herrian euskalduntzeko estrategiak izenburupean.

Bi aditu izango ditugu gurekin: Paula Kasares, Soziolinguistikan doktorea, eta Iñaki Arruti Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuburua. Hauekin batera, Ordiziako eskola publikoko komunitateak bere esperientzia kontatuko digu.

Euskal Eskola Publikoak eta Ordiziako eskola publikoaren komunitateak ikasle guzti-guztiak euskalduntzeko konpromisoa dute. “Eskolak bakarrik ezin du” entzuten dugu askotan eta, hari horri tiraka, eskolaz kanpoko eremuari heldu nahi diogu mahai-inguru honetan hiru erpinetatik: familia, guraso elkartea eta erakunde publikoak.

“Nola sustatu euskararen erabilera familian?”, “nola indartu dezake guraso elkarteak eskola-ordutegian egiten den lana ikasleak euskalduntzeko?”, “zein izan behar da erakunde publikoen papera?”. Galdera hauei eta beste askori erantzuten saiatuko gara mahai-inguru honetan. Indartu dezagun denon artean Eskola Publiko Euskalduna!

Animatu eta parte hartu!

Deskargatu kartela PDF formatuan!

Publikoa aI do!

Sunday Monday Tuesday Wednesday Thursday Friday Saturday January February March April May June July August September October November December