Bastida eta inguruak ezagutzeko bisita gidatuak
Aurten ere larunbatera luzatu ditugu Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren jarduerak. Ekainaren 4ean Bastidako eskolako eta Oiongi eskolako guraso elkarteak antolatutako 3 tailer eskainiko dira herriko plazan arratsaldeko 17:00etan, eta Garilak 26 taldearen erromeria izango dugu 20:00etan.
Bastida eta inguruak ezagutzeko gogoarekin zatoztenentzat, bi bisita gidatu antolatu ditugu Bastidako Udala eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
- 16:00etan: bisita gidatua Bastidan.
- 17:30etan: mendi-ibilia (mahastiak eta dolareak barne).
Bisita gidatuetan parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea hemen.