2024ko Euskal Eskola Publikoaren kartelak, prest!
Dagoeneko prest ditugu 2024ko ekainaren 2an Ordizian ospatuko den 31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren kartelak. A3 tamainako kartelak heltzear daude zuen eskola eta institutuetara.
Jarri itzazue kartelak zuen eskoletan ondo ikusten den leku batean, jende guztiak jakin dezan zein den aurtengo hitzordua. Hemen daukazue kartela PDF formatuan deskargatzeko aukera.
Publikoa aI do! da Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren leloa eta honako ardatzak aldarrikatu nahi ditu: publikoa, euskalduna eta aniztasuna eta inklusioa.
Bestalde, matrikulazio kanpainan gaudela aprobetxatuz, eskola publikoan matrikula egitera animatzeko prestatu dugun kartela ere bidaltzen dizuegu.