Presentamos la canción y el videoclip de la 28ª edición de la Fiesta de la Escuela Publica Vasca
Ekainaren 2an Errenterian ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaiaren abestia eta bideoklipa aukeztu dugu gaur Donostiko Koldo Mitxelena Kulturagunean. “Makina bat taupada” lelopean ospatuko da jaia eta aurkezpen ekitaldian Maialen Oliveri (Errenteriako Koldo Mitxelena eskolako ama), Lurdes Imaz (EHIGEko koordinatzailea), Oneka Oliveri (abestia aurkeztu du) eta Gotzon Santaolaya (bideklipa aurkeztu du) izan dira.
“Makina” hitza Errenteriak duen historia industriala irudikatzen du (”Manchester txikia” deitzen zioten) eta hitzekin jolastuz baita Euskal Eskola Publikoan ari garen milaka pertsonak ere. Industriaren ideia engranajeen bidez islatzen dugu, era berean gure hezkuntza-ereduaren zeinu identifikagarriak diren elkartasuna, bizikidetza eta inklusioa irudikatuz.
Hauxe aurtengo kantuaren letra:
Euskal Eskola Publikoak
Errenterian bota du aingura,
denontzat zabalik dago
Euskal Herritik mundura.
Hezkuntza aukera paregabea
etorkizunez dago betea,
zu eta ni engranajea
jar dezagun martxan katea!
Makina bat taupadek
ematen diote bizia,
Euskal Eskola Publikoa
gure geroaren hazia.
Gure herriko kaleetako
argazki baten tankeran,
jatorri eta izaera ugaritako
lagunak gaude ikasgelan.
Euskalduna eta anitza
horrelakoa bait da bizitza,
hezkuntza gizartearen giltza
entzun dezatela gure hitza!
Makina bat taupadek
ematen diote bizia,
Euskal Eskola Publikoa
gure geroaren hazia.
Elkarlanean bagoaz aurrera
denek izan dezagun aukera bera.
Zu ere gurekin batzen al zera?
bultza dezagun denok batera!
Ekainaren bian dugu zita
prestatu eta zatoz , “ti-ta”!
“Errenterian bizi gara eta
egin zaiguzu bisita!”