Elkarbizitzaren aldeko abestia aurkeztu du Errenteriako Udalak
Errenteriako Udalak Elkarbizitzaren aldeko apustuan, “Egin zaidazu bisita” abestia aurkeztu du, herrikoak diren ahotsak dituena. Hain zuzen ere, Leire Martínez (La Oreja de Van Gogh, Sony Music España etxearen kortesiaz), Jonatan Camacho (Sonakay), Mikel Markez, Asmae Barruz nahiz Chinedu Phillipsek hartu dute parte abesti alai eta erritmoz beteriko horretan. Gainera, herriko hiru abesbatzek koruak egin dizkiote kantari, hain zuzen ere, Andra Marik, Zariak eta Landarbasok. Horiek guztiek nahiz herriko Alkatea den Julen Mendozak aurkeztu dute abestia Foru plazan dagoen Xenpelar bertsolariaren omenezko zuhaitzaren alboan.
#MakinaBatTaupada, #Errenteria, @HerriBizia